Lur hau zurea

from by Lou Topet

/

lyrics

Lur hau zurea,
lur hau nirea...
Kaliforniatik New Yorkeraino,
Eguzki gorri ta itsas-laino…
Lur hau gurea oraino.

Errepideko bidezidorra
eta zerua, itzel gotorra,
begien-parean haran zabala
lur hau gurea delakotz...

Ene oinatzei, alderrai segi,
hondar distira, jira ta bira,
diamantezko basamortuan...
Lur hau guretzat moduan.

Ahots goxo bat, bide galduan,
garisail dantza, lainoen hautsa.
Uxa lainoa, “altxa, banoa!”;
lur hau gurea delako.

Uda betean, gutarrak dabiltz
elizapean, han itzalean,
haserre zeuden, ta ni pentsakor:
“Lur hau ote guretzako?”

Ez da murrurik gu geratzeko
askatasuna guri kentzeko.
Nehork-ezin gaitu geldiarazi,
hemen ginelako hazi.

Aberatsenen mahai papurrak
zure izerdi-aren ordaina
maitagarrien ipuin bat haina:
“lur hau gure zela, baina...”

Baso ta belar, edo erreka
bizidun oro, zelula zoro,
luma ta larru, bost urte barru
lur hau gurea delako.

Lur hau zurea,
lur hau nirea...
Kaliforniatik New Yorkeraino,
Eguzki gorri ta itsas-laino…
Lur hau gurea delako. (bis)

credits

from Pete Seeger gogoan, released June 1, 2017
Bateria: Ander Zulaika
Baxua: Oihan Larrañaga
Kitarra Elektrikoa: Rafa Rueda
Pianoa: Joserra Senperena
Ahotsa eta akustika: Oier Aranzabal
Lap steel: Joseba Irazoki
Koroak: Golvan Marin Valdivia eta Rafa Rueda

license

all rights reserved

tags

about

Lou Topet Ohio

Lou Topet.

2012an sortutako musika taldea
-
Music band born in 2012

shows

contact / help

Contact Lou Topet

Streaming and
Download help

Redeem code