Esnatu dira

by Lou Topet

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.

      name your price

     

  • Full Digital Discography

    Get all 4 Lou Topet releases available on Bandcamp and save 30%.

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality downloads of Pete Seeger gogoan, Abesti bat gutxiago, Txoria nintzela, and Esnatu dira. , and , .

      €9.80 EUR or more (30% OFF)

     

1.
04:27
2.
03:40
3.
4.
04:57
5.
04:18
6.

credits

released October 24, 2013

license

tags

about

Lou Topet Ohio

Lou Topet.

2012an sortutako musika taldea
-
Music band born in 2012

shows

contact / help

Contact Lou Topet

Streaming and
Download help

Redeem code

Track Name: Hautsiak
Hautsiak dira tantoak lurraren aurka
Urteetako zikinkeria estoldetan salda
Esadazu zer ziegetan dagoen askatasuna
Non utzi behar ditudan nire ametsak botata.

Iraungi dira egiak eta arrazoiak
Orri zuri bat ekarri baitu, lehengo gidoiak
Esadazu zer ziegetan dagoen askatasuna
Nor diren sarraila zaintzen aritzen diren morroiak.

Barrote pila topatzen ditut kalean
Barra koderen batean edo zebrabidean
Esadazu zer ziegetan dagoen askatasuna
Nolatan jarraitzen dugun galdera ikur batean
Esadazu zer ziegetan dagoen askatasuna
Non utzi behar ditugun gure ametsak botata.

-
Amaia Iturriotz & Lou
Track Name: Irauli II
Irauli
eta herriak kalea hartu du
erre dituzte bankuak
ez daude seguru

Esnatu dira
behingoz esnatu dira.

-
Lou
Track Name: Jakin nahi nuke
Jakin nahi nuke
zerk aztoratzen zaituen igande goizetan
zaldiak margotzen dituzunean betazaletan

Jakin behar nuke
ilunabarretan erditzen diren panpinak saihesteko
eta iragandako neguak berpizteko
orduko bakardadeekin

Jakin nahi nuke
noren zain zauden beste egunetan
zure begietako zuriarekin
zein soineko egiten duten

non amaitzen diren ametsak
eta norekin konpartitzen dituzun
ukabilekin egin korapiloak
astelehen goizetan

-
Jon Benito
Track Name: Flow
Instrumental
Track Name: Nire katea
Etxea utzi, autoan sartu
bidea egin bidea segi
norarik gabe, nigandik ihes
ezerk ez dit egiten abegi

Bada beste bizitzarik
beste jende, beste kale, beste herri
beste beldur, beste kezka
eta aberri adina atzerri

Denbora luze da
begira atzera
ezin dut izan
lehengo berbera

Distantzia ez da muga
noiz da gu, noiz da bestea
leku eta jende, zu eta ni
galderekin egina nire katea.

-
Jon Benito
Track Name: Esan ez etortzeko
Esan ez etortzeko
inprentako lagunak erori direla
zapatariak erori direla
esan ez etortzeko

Esan ez etortzeko
Alicia atrapatu dutela
Haritz ez dela gehiago itzuli
esan ez etortzeko

Esan ez etortzeko
itxaroteko barealdiari
anai arreben berririk ez dugula
ez ditugula berri txarrak atsegin
Ez etortzeko.

-
Jon Benito