Abesti bat gutxiago

by Lou Topet

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.

      €9 EUR  or more

     

  • Full Digital Discography

    Get all 4 Lou Topet releases available on Bandcamp and save 30%.

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality downloads of Pete Seeger gogoan, Abesti bat gutxiago, Txoria nintzela, and Esnatu dira. , and , .

      €9.80 EUR or more (30% OFF)

     

1.
2.
3.
03:56
4.
04:38
5.
04:41
6.
7.
05:59
8.
9.
10.
03:57
11.

about

2015eko abuztuan Andoaingo Garate estudioetan grabatua, Martxel Arkarazoren gidaritzapean.

credits

released October 30, 2015

Hitzak: Harkaitz Cano // Musika: Lou Topet

Lou Topet gara:
Ahotsa, armonika, kitarra akustikoa: Oier Aranzabal
Baxua: Oihan Larrañaga
Kitarra elektrikoa eta ahotsak: Rafa Rueda
Bateria, perkusioak eta ahotsak: Ander Zulaika
Hammond organoa eta pianoa: Joserra Senperena
--
Ahotsak (Zu eta ni): Ainara Lozano
Ahotsak (Argi!): Giorgio Bassmatti
Hitzak (Zu eta ni): Alice Benneth

tags

license

all rights reserved

about

Lou Topet Ohio

Lou Topet.

2012an sortutako musika taldea
-
Music band born in 2012

shows

contact / help

Contact Lou Topet

Streaming and
Download help

Redeem code

Track Name: Nork mindu hau
Bistan dagoen hori
etzaiozu esan;
betirako du mina,
zauria, sakona.
Ez du gaia gustoko, ez
zer dioen entzun:
badauka arrazoi bat
izateko urrun.

Nork mindu du… bera?
Nork mindu du… bera?
Nork mindu hau… neska?
Nork mindu lezake inor mundu min honetan?

Kirioetan mila tik
segitzeko zutik,
gidatzeko abailari
eutsi ezinik;
loa amesgaizto bat non
atsedenik ez den…
Gure aitorpen eza errudun ote zen?

Nork mindu du… bera?
Nork mindu du… bera?
Nork mindu hau… neska?
Nork mindu lezake inor mundu min honetan?
Track Name: Ingrid Bergman
Ingrid Bergman, Ingrid Bergman
Goazen film bat egitera
Stromboliko uhartea
Ingrid Bergman

Ingrid Bergman zera hain bikaina
mendiak zartatzeko haina
sutuaz mendiaren gaina
Ingrid Bergman

Mendi zahar hau zain egon da
nahiz ta ez diozun antzeman
ikutu ta egingo du eztanda
Ingrid Bergman

Oinez kameran barrena
nigana zatozela
zorretan sentituko naiz
Ingrid Bergman

Ordaina ez da dirutan
baizik seme-alabetan
pozez kantari Strombolin
Ingrid Bergman

Mendi zahar hau zain egon da
nahiz ta ez diozun antzeman
ikutu ta egingo du eztanda
Ingrid Bergman
Track Name: Eta eskerrak
Eskerrak, jainkoen emari
Eskerrak, lurraren uzta
Eskerrak, zu maitakorra
Gutxika
behar dudana

Jainkoei, ekinaren muga
Lurrari, pausoen duda.
Zuretzat, erakarmena da
Denontzat, denon algara.

Horrela almohadan etzaten
Badakit ametsak izaten,
Noiz datorren ekia buruz gain
Aukera berri baten zain.

Soinean musika daramat,
Aukeran askatasun puska,
Makurtuz esker on keinu bat,
Etenik ez du harridurak.

Horrela almohadan etzaten
badakit ametsak izaten
Noiz datorren ekia buruz gain
Aukera berri baten zain.

O, hauxe da
hauxe da dena
Ez dakidana.
O, hauxe da dena
hauxe da dena
Ez dakidana. (bis)
Track Name: Ilargi berri
Bizi osoan ziur samar egon naiz
zu emazte ta ni zama gintezkela noizbait.
Zure biki izaten; laga mesedez...
ilargi berri zorrotz:
ez ni sentiarazi, arrotz.

Lapurtzat naukazu; izan nahi dut gehiago,
neke osteko iturri ametsetako,
ilargi berri zorrotz...
Ez ni sentiarazi, arrotz.

Bizi osoan ziur samar egon naiz
zu emazte ta ni zama gintezkela noizbait
laga ilargi izaten; haizetan
ilargi berri zorrotz...
ez ni sentiarazi, arrotz.

Lapurtzat naukazu; izan nahi dut gehiago,
neke osteko iturri ametsetako...
Bizi osoan ziur samar izan naiz…
Track Name: Hor bahago
Hor bahago
hirekin ni, bakarti;
bi hobe
kantuan, noski.

Apurtuta, etxe bat,
isolatuta kezkaz.
“Eskuak gora altxa!”
hire baitan sar nadin
hor bahago...

Hor bahago, gauero,
ni hire gisako.
Malko orok zapore
antzeko.

Amets hautsi, bihotz kaskar,
isolatuta kezkaz.
“Eskuak gora altxa!”
hire baitan sar nadin
hor bahago...

Eskuzabal, bihotz apal,
tarterik ez du lotsak.
“Eskuak gora altxa!”
hire barruan sar nadin
hor bahabil...
Hire baitan sar nadin
hor bahabil...
Hire baitan sar nadin
hor bahago…
Track Name: Loreak non dira?
Lorerik ba al dago,
aspaldikorik?
Lorerik ba al dago?
Ez, akabo...
Lorerik ba al dago,
neskek bildu gabeko?
Ez dute ikasi...
Deus ez dakite.

Neskarik ba al dago
aspaldikorik?
Neskarik ba al dago
ez, akabo...
Nora joan dira ba?
Ezkontzera, akaso...
Ez dute ikasi...
Deus ez dakite.

Gizonik non dira,
nora begira?
Gizonik ba al dago
aspaldikorik?
Gizonik ba al dago
soldadua ez denik?
Ez dute ikasi...
Deus ez dakite.

Soldaduak non dira,
nora begira?
Soldaduak non dira,
aspaldiko?
Soldaduak non dira?
Lurpean etzanikan...
Ez dute ikasi...
Deus ez dakite.

Hilobiak non dira,
aspaldikoak?
Hilobiak non dira,
nora begira
Lore bihurtu dira
–lore gorantz begira–
Ez dugu ikasi...
Deus ez dakigu.
Track Name: Zu eta ni
Zu eta nik, arrotz dirudigu
hain hurbil ta hain urrun
hain ezezagun

Zu eta nik egin dezakegu
onaz eta txarraz
egin ezinezkoa den zerbait

Zu eta ni, Zu ta ni

Nik eta zuk zer egin dezakegun…
erabiltzen ditugun hitzak, hitsak direnean
eta ezin asmatu, zer izango garen
ez dizut esanen zer putzu hondoan sartu naizen

Oh! ez dut jakin nahi!
Oh! ez dut jakin nahi!
Oh! ez dut jakin nahi guztia zutaz
Oh! ez dut jakin nahi, eta zuk ez duzu jakin behar
guztia nitaz

Zu eta nik, arrotz dirudigu
hain hurbil ta hain urrun
hain ezezagun

Zu eta nik egin dezakegu
onaz eta txarraz
egin ezinezkoa den zerbait

Zu eta ni, Zu eta ni (bis)
Track Name: Inor ez da hiltzen
Lurrean eserita,
mundua amaitu da.
Ezer esan gabe
gaude biok begira.

Inork ez dio agur...
baina denak etxera.
Ia mozkortu gabe,
hondo-hondoan gaude.

Hemen nintzen geratu,
nola hau gorrotatu?
Infernua da hurbil:
eta ni zaldiz nabil.

Ez da behar asko
bizkarra apurtzeko...
Itsaso berririk
ba ote bilatzeko?

Zapata dantzan
darabilt airean...
Arazoak ahaztu
hona iristean.

Aizu, aizu:
inor ez da hiltzen:
jokoa ez da amaitzen…

Inor ez da hiltzen
ate-joka inor ez dator.
Nahiz aldatu bai:
ez da hiltzen,
ez da hiltzen,
ez, inor ez.

Arreba ez dut zaindu,
arrotz gara elkarren.
Udaro deitu arren,
bihotza hark non du?

Txikia zela
eta mundua handi:
hartua nintzela
zioten sinestarazi

Zikin espaloian,
haur-jolasen sasoian.
Odola belarretan,
botila apurtu bat.

Inor ez da hiltzen
ate-joka inor ez dator.
nahiz aldatu bai:
ez da hiltzen,
ez da hiltzen,
ez, inor ez.

Kantu oro maita,
nahiz ez ulertu dena:
arraroa denari
zeuk lagundu bukatzen.
Track Name: Zure urdinean
Gogo betez behar nizuke deitu,
telefonoaren langa nola gainditu?
Nola, nabigatu?
Zugan, nabigatu…

Aitor nezake ez zela zure akatsa,
baina erruak gaur zamatuegi nauka.
Nola, nabigatu?
Zugan, nabigatu
Zuri begiratu…

Murgil nadin zure urdinean,
Nabigatuz sakon zeruan,
Murgil nadin zeru urdinean,
Hondoratu sakon zurean.
Murgil nadin zure urdinean,
Murgil nadin zure urdinean,
Murgil nadin zure urdinean,
Hondoratu sakon zeruan.
Track Name: Argi!
Argi Venus, argi ibili
argi bizi, hi artizar...
Argi piztu, poxpolo:
ospe zakarra dago lo.

Barruraino sartuta
zalantzaka oinez,
norbaitek atzemango
ote nauen beldurrez...

Argi jainko, sa hobe:
argi haien, irri fede
Argi preso, argirik ez,
hanka handik, zoaz ihes.

Barruraino sartuta
nor dabil kantari?
Irabazterik ez da
badakit aspaldi.

Hala baldin badauzkan
begiak gatibu:
sua behar baldin badun
kixkali ni aingeru!

Argi Ama, argi Raimond,
argi Arantxi, Maialen,
argi Amaia, argi John,
argi Anartz, prest egon.

Barruraino sartuta
okerreko dantza:
neure kabutarako
sekretuak haiza.

Oh Argi Argi! (bis)
Track Name: Zaldi basatiak
Haurtzaro, gauza samurra:
nahi duzun oro, esku-eskura
Neska zurrun, etzara benetan
harea izango eneskuetan.

Eutsi hik zaldi hauei
Eutsi basatienei.

Egin zizuten, zauria behin
orain zuk niri, zein baino zein.
Atea itxi, esan epelak
Berdin dirau nire jarrerak.

Eutsi hik zaldi hauei
Eutsi basatienei

Gezur, bekatu; zuretzat, horra:
askea zara, non da denbora?
Ayo fedea, malkoei men:
bizi gaitezen hil ondoren...

Eutsi hik zaldi hauei
Eutsi hik zaldi hauei
Eutsi hik zaldi hauei
basatienei...