Pete Seeger gogoan

by Lou Topet

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.

      €5 EUR  or more

     

  • Full Digital Discography

    Get all 4 Lou Topet releases available on Bandcamp and save 30%.

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality downloads of Pete Seeger gogoan, Abesti bat gutxiago, Txoria nintzela, and Esnatu dira. , and , .

      €9.80 EUR or more (30% OFF)

     

1.
2.
3.
03:19
4.
04:35
5.

credits

released June 1, 2017

Martxel Arkarazo teknikariak Garate estudioetan grabatu, nahasi eta masterizatua. (2017)

tags

license

all rights reserved

about

Lou Topet Ohio

Lou Topet.

2012an sortutako musika taldea
-
Music band born in 2012

shows

contact / help

Contact Lou Topet

Streaming and
Download help

Redeem code

Track Name: Norekin hago?
Norekin hago, txo?
Norekin hago?
Norekin hago, neska?
Norekin hago?

Hator hi, langile,
albisteak entzun:
sindikatu zaharra
iritsia baitun!
**Norekin hago?**

Aita zen meatzari
ta ni haren seme:
lehen lerroan nagon
irabazi arte.
**Norekin hago?**

Norekin hago, txo?
Norekin hago?
Norekin hago, neska?
Norekin hago?

Aukeratu eusteko
hezur, mami ta muin:
eskirol ote haizen
edo gizaki duin...
**Norekin hago?**

Nagusiekin otzan
gezurren entzule...
Aukera bakarra da:
antola zaitezte!
**Norekin hago?**

Norekin hago, txo?
Norekin hago?
Norekin hago, neska?
Norekin hago?
(bis)

**Norekin hago?**
**Norekin hago?**
**Norekin hago?**
Track Name: Lur hau zurea
Lur hau zurea,
lur hau nirea...
Kaliforniatik New Yorkeraino,
Eguzki gorri ta itsas-laino…
Lur hau gurea oraino.

Errepideko bidezidorra
eta zerua, itzel gotorra,
begien-parean haran zabala
lur hau gurea delakotz...

Ene oinatzei, alderrai segi,
hondar distira, jira ta bira,
diamantezko basamortuan...
Lur hau guretzat moduan.

Ahots goxo bat, bide galduan,
garisail dantza, lainoen hautsa.
Uxa lainoa, “altxa, banoa!”;
lur hau gurea delako.

Uda betean, gutarrak dabiltz
elizapean, han itzalean,
haserre zeuden, ta ni pentsakor:
“Lur hau ote guretzako?”

Ez da murrurik gu geratzeko
askatasuna guri kentzeko.
Nehork-ezin gaitu geldiarazi,
hemen ginelako hazi.

Aberatsenen mahai papurrak
zure izerdi-aren ordaina
maitagarrien ipuin bat haina:
“lur hau gure zela, baina...”

Baso ta belar, edo erreka
bizidun oro, zelula zoro,
luma ta larru, bost urte barru
lur hau gurea delako.

Lur hau zurea,
lur hau nirea...
Kaliforniatik New Yorkeraino,
Eguzki gorri ta itsas-laino…
Lur hau gurea delako. (bis)
Track Name: Su hau
Su hau, tren goxoa,
etxeraino iristeko.
Su hau, tren goxoa.
etxeraino iristeko.

Ibai gainetik
Leiho atzetik
Etxeraino iristeko
aingeru batek bere eskutik
narama etxeraino...

Deskuidoan zu
Heldu bazina
Ni neu baino lehenago
lagun guztiei esaiezu hau:
Ni ere bidean nago.

Su hau, tren goxoa,
etxeraino iristeko.
Su hau, tren goxoa.
etxeraino iristeko.

Ibai gainetik
Leiho atzetik
Etxeraino iristeko
aingeru batek bere eskutik
narama etxeraino...

Su hau, tren goxoa,
etxeraino iristeko.
Su hau, tren goxoa.
etxeraino iristeko. (bis)
Track Name: Gabon Ailin
Ailin, ni naiz,
ni naiz Ailin...
Gabon, Ailin, gabon, Ailin,
amets onak egin.

Suerta naiteke herrian…
hirian nago gaur.
Batzuetan amets-errekan
ito nahi duen haur.

Ailin, ni naiz,
Ni naiz, Ailin...
Gabon, Ailin, gabon, Ailin,
amestu nirekin.

Zure amak esan zidan
Gazteegi zinela.
Baina Zure begiak nola
burutik atera?

Ailin, ni naiz,
Ni naiz Ailin...
Gabon, Ailin, gabon, Ailin,
amets onak egin...

Zenbat negar, ezin ahantzi;
banoa etxetik...
Atetik zeuk, azken hitzak,
Erregutu aurretik.

Ailin, ni naiz,
Ailin, ni naiz...
Amets, Ailin, zuk nirekin;
eta nik zurekin…
Track Name: Loreak non dira?
Lorerik ba al dago, 
aspaldikorik? 
Lorerik ba al dago? 
Ez, akabo... 
Lorerik ba al dago, 
neskek bildu gabeko? 
Ez dute ikasi... 
Deus ez dakite. 

Neskarik ba al dago 
aspaldikorik? 
Neskarik ba al dago 
ez, akabo... 
Nora joan dira ba? 
Ezkontzera, akaso... 
Ez dute ikasi... 
Deus ez dakite. (Bis)

Gizonik non dira, 
nora begira? 
Gizonik ba al dago 
aspaldikorik? 
Gizonik ba al dago 
soldadua ez denik? 
Ez dute ikasi... 
Deus ez dakite. (bis)

Soldaduak non dira, 
nora begira? 
Soldaduak non dira, 
aspaldiko? 
Soldaduak non dira? 
Lurpean etzanikan... 
Ez dute ikasi... 
Deus ez dakite. 
Ez dute ikasi... 
Deus ez dakite. 

Hilobiak non dira, 
aspaldikoak? 
Hilobiak non dira, 
nora begira 
Lore bihurtu dira 
–lore gorantz begira– 
Ez dugu ikasi... 
Deus ez dakigu.
Ez dugu ikasi... 
Deus ez dakigu.